Karmengo IkastolaAurkezpena

Kaixo Iparragirre Eskolaurreko ikasle eta guraso izango zaretenoi eta zaretenoi:

Hasieratik Iparragirreko kide guztiok zuen seme-alaba dugu gure helburu. Argi izango duzue zuen seme-alabak esku onetan uzten dituzuela, bertako arduradunak heziketa prozesuan adituak garelako. Jakin badakigu, Iparragirreko ikasleen etorkizunerako, gure lana guztiz garratzitsua dela. Horregatik, zuokin harreman hurbila eta iraunkorra izango ditugu. Hori dela eta, elkarrekin ditugun helburuak lortzeko, zuen partehartzea ezinbestekoa da.

Nahiz eta gure ikastetxea txikia izan, zuen beharrizan guztiak asetzeko bezain beste zerbitzu aurkituko dituzue. Hemen gaituzue, Iparragirre Eskolaurren kristau baloretan heziketa, euskera eta Euskal Herriko ohiturak hedatzeko.

Zentru hau, 1971. urtean ¨Elizbarrutiko Ikastetxe¨ bezela eratu zen txikitxuak hezitzeko, hasiera batean haurtzaindegi antzekoa sortuz, baina betidanik Haur Hezkuntza ikastetxea izan da.
Ikasleen artean, kidetasuna, laguntasuna eta parte hartzea bultzatzen dugu.
1996/97 ikasturtean, kultur ekintza desberdinen bitartez, ikastetxeko 25. urteurrena ospatu zen.
Eleizbarrutiko ikastetxe sareen sartuta gaude, etengabeko harremanak eta guztion esperientziak elkar hartuz.