Karmengo IkastolaProiektuak

GLENNDOMAN. ADIMEN BIT-EN IKASKETA METODOA

1995ean, Glenn Doman, mediku neuroterapeutak giza-ahalmena garatzeko Institutuak sortu zituen Filadelfian. Garun-lesioren bat zuten ume eta gazteak tratatzeko asmoa zuen.

Bere helburua gaixoei irakastea zen: hobeto mugitzen, entzuten, ikusten eta gauzak maneiatzen ikas zezaten.

Geroago, gaixoen adimena garatzeaz arduratzen hasi ziren, eta ,estimulu egokiak eskainiz gero, edozein eratako informazioa jasotzeko eta nabarmenki aurrera egiteko gai zirela ikusi zuten.

ndorio ikusgarri haiek ikusirik, ikasketa metodoa mundu osoko ikastetxeetan eta ume arruntekin frogatzea pentsatu zuten.

Printzipio neurologikoak

Adimen bitak

Programak adimen Bitak proposatzen ditu: ikusmen estimuluak dirá, praktikan jartzean, entzumen estimuluekin batera ematen direnak, ozenki esaten baita adierazten dutena: gauza baten irudia, pertsona bat edo animalia bat.

Ikastetxeetan normalean lantzen direnak, hauek izaten dirá:

Biten helburuak

 

Garapen motorea

Acumen garapenaren metodoaren programa erabilgarriena da, nahiz eta sarritan ezezagunena izan.

Domanen ustez, osasun fisiko eta psikikoa zaintzeko, komenigarria da helduek sistematikoki jarduera físikoa bizitza osoan garatzea.

Garapen motorea eta jarduera fisikoa beharrezkoak dirá umeen neuronen bizi-iraupen eta burmuineko hainbat eta hainbat jarduera egin ahal izateko behar duen oxigenoz ornitzeko.

Programa honek ondorengo jarduerak eskaintzen ditu:

Guzti honekin esku-begi koordinazio hobeago izanez, irakurmen eta idazketa gaitasunak handitu nahi da. Zenbat eta azkarrago irakurten hasi, lehenago lortuko dute. Irakurketa burmuinen garapena lortzeko bitarteko eraginkorrena da, estimuluen bidez.

Irakurketak adimena sortzen laguntzen du. Ikaskuntzaren oinarria da. Beraz, txikitatik irakurketa ematen hasi behar zaie.Irakurketa hasieratik eskubide bat izan behar litzateke.

KODEA: POZTASUNA - ESTIMULUAK- KOMUNIKAZIOA

 

JOKU KOOPERATIBOAK

Iparragirre eskolaurren joku  kooperatiboen alde egiten  dugu honako hauek lortzeko:

 

 

 

Joku kooperatiboek

Joku kooperatiboetan, hezitzailea soilik moderatzaile moduan agertzen da. Hau saiatu egingo da giro lasaia sortzen. Denbora eta espazioa oso ondo antolatuta daude eta erabilitako materiales adimena, motrizitatea eta baloreak garatzen dituzte.
Lehen 5 minutuetan jokua azaltzen da, 20tik 40ra tarteko denboran garatu egiten da adinaren arabera, eta azken 5 minutuetan taldearen sentimentuak elkarbanatzen dira.

 

Joku kooperatiboen lorpenak

 

EKOLOGIA PROIEKTUA


Ikastetxean lorategi txiki bat egitea pentsatu dugu. Bilbon bizi gara eta, ez dugu naturarekin harreman hurbilik; hori dela eta, lorategia, helburu hau lortzeko asmoz aurrera eroan dugu. Proiektu honekin jasangarritasuna eta ingurunea hobetzeko, landareen eta zuhaitzen iraunpenaren garrantzia landuko dugu. Honekin batera, uraren erabilera egokia ere azpimarratuko genuke.

Helburuak

Ekologia proiektua gelan lantzen dugu indibidualki eta taldeka.
Alde batetik, fitxak desberdinak egiten ditugu eta ume bakoitzak bere landarea zaintzeaz arduratuko da.
Bestetik, eskolako lorategia guztien ardura izango da.
Denon laguntzarekin, Iparragirre Eskolaurreko umeak NATURAREKIN BAT eginik!!!

 

Día de la fruta

Iparragirre Eskolaurren, garrantzi handia ematen zaio fruta jateari, horretarako astean behin gela bakoitzeko bi umeek, etxera eramaten dituzte igali txartelak eskatutakoa hurrengo egunean ikastetxera ekartzeko.

Korroan gaudela, igaliak izendatzen ditugu. Ondoren, irakasleak, zuritu eta zatitu egiten ditu guztion artean jateko.

Hau guztia, honako helburuak lortzeko egiten dugu:

Igaliak ere estimulazio goiztiarraren programaren barruan sartuta daude. Hau adimena garatzen duen  biten bidez lantzen dugu.
Kurtso amaieran, igali festa ospatzen dugu. Horretarako umeekin ikastetxe ondoan dagoen merkatu batera fruta desberdinak erostera joaten gara, ondoren, denok elkarrekin mazedonia gozo bat jateko.

 

JATORRIZKO INGELESA

IPARRAGIRRE ESKOLAURRE proiektu bakar eta berri bat garatzen ari da. Autonomi erkidegoko beste ikastetxeetan ez da proiektu honen antzekorik aurrera eraman, Ikastetxeko gela guztietan ( 3 – 6 urte ) ingeleseko  jatorrizko irakasleek irakatsiko dute, gelako andereñoarekin gela elkarbanaturik. Bertoko andereñoek ingeleseko jatorrizko irakasleekin  elkarbanatuko dute.  

IPARRAGIRRE ESKOLAURRE osatzen dugun guztiontzat erronka da, hau da, ikasleentzako nahiz irakasleentzako, bertokoentzako bezela ingelesa hizkuntza duten atzerritarrentzat. Ingelesezko ikaskuntza metodo hau aurrera eramaten duten Eusko Autonomi Erkidegoko ikastetxe bakarra gara. Kontutan izan behar da irakasleak Amerika, Irlanda eta Bretainia handitik etorriak direla.

umeak gelan Ikastetxean burutzen diren beste proiektu batzuk bezela, ikaslearen garapen integrala eta bere etokizunerako oinarri izateko pentsatuta dago. Guzti hau, etengabeko hobekuntza politikaren barnekokaturik, hori dela eta, proiektu bat beti dago etengabeko abaluazioan eta taldeari, ikasleari, beharrizenei eta sortzen diren berriei egokituta.

Azalpen hau, Iparragirrek bere ikasleei kalitatezko ikaskuntza emateko duen egonezinaren inguruan sortu zen. Hau da, curriculumeko gaitasunak garatzeko ikaskuntzarako eta beraien ondorengo garapenerako  baliagarriak izan daitezen. 

 

jolly phonicsNahiz eta engranaje eta osaketa oso zailak izan emaitza oso onak ematen ari da. “Jolly Phonics”metodoak  ingeleseko jatorrizko irakasleei aurretizko formakuntza eskatzen die,  proiektu honekin 2009 – 2010 ikasturteko urrian hasi ginen.    

Aurretiaz, 2007 – 2008 ikasturtean, oinarrizko esperientzia bezela, gaur egun gurekin lanean ari diren irakasleen batzuekin batera jatorrizkoingelesa orduz kanpoko ekintzetan sartu genuen. Ingeleseko irakasleek andereñoarekin batera lan egiten dute, beraiek proposatutako jolasez, erritmoz eta abestiez gain maila bakoitzean lantzen diren intereseko gaiak ere lantzen dituzte. 

 

Metodologia

Astean bitan, egunean 3 orduz, ingeleseko jatorrizko irakasle bakoitza dagokion gelan sartzen da. 

Eguna korro handian hasten da, eguneko gaiak landuz ( asistentzia, jantokia, aurrez ikusitako ekintzak, interesko gaiak,...) ondoren, dagokien “txokora” joanez. 

Jatorrizko ingelesari eskeinitako “txokoan” “Jolly Phonics”metodoa lantzen da, ikasleek hizkuntzak dituen 42 soinuen diskriminazioa, ulermena eta berregintza lantzen da

Ikastetxean, gure hizkuntza euskera da, orain, ingeleseko jatorrizko irakasleek “Jolly Phonics” metodoaren  bitartez, hizkuntza gaitasunak eta gaitasun interpertsonalak lantzen ditugu, curriculumeko 8 oinarrizko gaitasunetatik .

Cumbings hizkuntzalariaren arabera, hizkuntza batzuk ikasten diren neurrian, beste berri batzuen barneratzea errazagoa da.  Ondorengo loturekin informazio handiagotu dezakezue:  

 

Jolly Phonics: Sarrera
6MB PPS

Jolly Phonics metedoko ikuskaritzaren agiria
25KB JPG