
Europako Hondakinen Prebentzioaren Astea
Aurten ere, Europako Hondakinen Prebentzioaren Astean ("European Week for Waste Reduction" - EWWR) parte hartzera animatu gara ingurumenaren alde bat egiteko.
Horretarako, bideo - ipuin bat sortu dugu, 3R-en ( Birziklatu, Berrerabili eta Murriztu) garrantzia indartzeko. Haurrek, gizartea ulertzeko, ipuina erabiltzea aproposena dela uste dugu, helarazi nahi zaien mezuak barneratzeko eta ikasketa esanguratsu bat lortzeko. Gainera, ikasleak erdigunean jarri ditugu ipuineko protagonista bilakatuz eta haien familiengan ere eragina izan dezan, Ikastolan sustatzen ditugun ekintzak ezagutaraziz. Era berean, ikasle, familia zein ikastolako hezitzaile, irakasle eta langile guztiok osatzen dugun taldea sentsibilizatzea bilatzen dugu.
