Helburuak
- Ikaslearen izaeraren garapen osoa lortzea, norberaren irudi positiboa sortuz, besteak errespetatuz, norberaren mugak onartuz, gaitasunak baloratuz eta osasun zein ongizaterako oinarrizko ohiturak hartuz.
- Umeak lehenengo faseetan duen garapen integrala sustatzea, ikasketa esanguratsu eta globalizatzailean, familia eta konfiantza giroan, emozionalki gara dadin.
- Aniztasunarekiko errespetua piztea, gizartean eta kulturan modu aktiboan parte hartzea, Euskal Herriko ohitura eta tradizioei arreta berezia jartzea, interesak eta bizipenak jarrera kritikoarekin adieraztea.
- Zenbait balore (adiskidetasuna, errespetua, bakea, maitasuna...) ikuspuntu kristautik sustatzea, eta ingurukoekin garatzea.
- Inguruarekiko jakin-mina, arreta eta esploraziorako jarrera sustatzea, inguruko elementurik esanguratsuenak eta horien arteko harremanak ezagutu ahal izateko.
- Zenbait errepresentazio eta adierazpen forma erabiltzea, ulertzeko eta ulertuak izateko, errealitatearen zenbait esparru plazaratzeko eta pentsamenduaren eraikuntzan aurrera egiteko.
- Aukeretan aurrera egitea, eskura dauden baliabideen bitartez. Eta hori, adierazteko erabil ditzaten eta jarduera artistikoak baloratu ahal izan ditzaten.
- Ikaslea behar bezala prestatzea, Lehen Hezkuntzan egoki sar dadin.