Euskara eguna

Abenduaren 3an, Iparragirre Ikastolan euskara eguna ospatu egin dugu. Gure hizkuntza eta kulturari balio handia eman diogu. Egunean zehar gure ikasleek euskararen inguruko hainbat jarduera burutu dituzte: euskal dantzak, herri kirolak, txantxangorriari buruz sorturiko ipuina, euskal kantak eta txantxangorriaren eskulana. Azkenik euskaraz diskofesta bat ospatu dugu. Primeran igaro dugu. Ekintza hauen bidez, gogorazi dugu zein garrantzitsua dan gure hizkuntza bizirik mantentzea.