Pastorala

Ikastolako kristau inspirazioak hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonen dimentsio espirituala esnatzea bilatzen du. Hori arlo desberdinetan garatzen da.

 

PASTORAL
BALOREAK

Gure helburu nagusia Jesus ezagutzea eta bere baloreetan oinarrituta bizitzea  da.

Horretarako urtero giza eta kristau baloreak sakonago ezagutzeko ikasturteko lelo bat sortzen dugu. Proiektu guztietan helburu hori lortzeko ekintzak disenatuta daude.

Hausnarketa, otoitzak eta ospakizunak eginez, garai liturgikoak ospatzen ditugu.

Ekintza guzti hauetan familien parte-hartzea bultzatzen da.

BARNEKOTASUNA

Estresaz, prisak eta ziurgabetasunez betetako mundu batean bizi garela kontuan izanda, gure ikasleak barnekotasunaren bitartez, banakako ezagupena eta bizipena garatzea, gure helburuetariko bat da.

GIZARTE KONPROMISOA

Gure hezkuntza komunitatea osatzen dutenek elkartasun-esperientzia erreal eta esanguratsuak bizi ditzaten lortzen dugu ekintza desberdin hauei esker:

– Ikasketa eta zerbitsu solidarioa
– Kanpainak
– Garapen jasangarrirakohelburuak