Ikastolako kudeaketa ereduaren printzipioak

Misioa, jomuga, balioak eta helburuak garatzeko, Iparragirre Ikastolak kudeaketa eredu bat ezarri du ISO 21001 eta ISO 9001 arauen baldintzetan eta kudeaketa eredu aurreratuen printzipioetan oinarrituta.

Hauek dira kudeaketa ereduaren ezaugarri nagusienak:

  • Etengabe hobetuz doan kudeaketa eredua da.
  • Ikastolak ezarritako lan sistematika guztiak eta legezko eskakizun guztiak betetzen direla bermatzen du.
  • Ikastolarekin erlazioa duten interes talde guztien beharrak kontuan hartzen ditu (ikasleak, familiak, langileak, aliatuak, hornitzaileak eta gizartea).
  • Ikastolako Erantzukizun Sozialaren kudeaketa barne hartu eta bultzatzen du.
  • Erabiltzen diren material eta metodologietan jabetza intelektuala errespetatzen dela bermatzen du.