Orduz Kanpoko Ekintzak (OKE)
Orduz kanpoko ekintzek ikaslearen erabateko garapena eta hezkuntza formala konplementatzea dute helburu, taldeko ekintza dibertigarri eta motibagarriak eskeiniz eta aisiaren aprobetxamendu hobeago bat eskeiniz.
Ikasturte honetan eskainitako ekintzak hauek dira:

Eguerdietan ematen diren saioak dira, St .George eskolak bideratzen ditu eta modu ludiko baten bitartez jatorrizko ingeles irakasleekin gure ikasleek haien ingeles konpetentzia garatzen jarraitzea du helburu.
Musikaren sarrera goiztiarra garrantzitsua dela uste dugu, are gehiago, umeek txiki txikitatik, dantzatuz, abestuz eta soinuak sortzen gozatzen dutela ikusita. Horregaitik hezkuntza ez formalean arlo kurrikularrean egiten dugun lanagaz jarraitzea ezinbestekoa dela uste dugu, Play Music School akademiaren laguntzaz.
Helburuak hauek dira:
- Umea musikara hurbiltzea
- Belarria sentsibilizatzea
- Erritmoaz jabetzea
- Entzumen atentzioa mantentzea
- Entzuten ikastea
- Gorputza instrumento gisa erabili ahal dutela ohartzea.
- Memoria garatzea
- Harremantzen ikastea eta talde moduan lan egitea.
