Helburuak
Iparragirre ikastolan ditugun helburuak batik bat gure ikasleak etengabe aldatzen ari den gizarteak dituen erronkei aurre egiteko gai izan daitezen hezitzea da.
Horretaz gain, etorkizuneko heldu eredugarri, arduratsu eta kritikoak izan daitezen oinarriak ezartzen ditugu.
Helmuga honetara heltzeko gure egunerokotasunean, honako oinarrizko konpetentzia hauek lantzen ditugu:
- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
- Matematikarako konpetentzia
- Zientziarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Konpetentzia sozial eta zibikoa
- Arterako konpetentzia
- Konpetentzia motorra
- Konpetentzia espirituala