Euskal nortasuna

Euskara eta euskal kultura izan dira beti Iparragirre ikastolako ardatz nagusiak. Iparragirre ikastolan uste sendoa dugu gure hizkuntza eta kultura zabaltzeko eta zaintzeko ezinbestekoak garela, ekimen ugari  eta proiektu desberdinak tresna izanda egiten dugu hori.

Gure konpromezua beraz, gure ikasle eta familiei gurea den euskal kulturaren balore garrantzitsuenak, batez ere hizkuntza, hurbiltzea eta gosatzea da.

Horretarako, urtero ikasturteko proiektuetaz gain, hainbat euskal ohiturak gure baitan hartzen ditugu. Hala nola, Olentzero, Santa Ageda, Ihauteriak edo  Euskara Eguna.

“ Ez ditzala haizeak euskal hitzak eraman, erabil ditzagun erakutsiz haien xarma…”