Jantokia

Jantoki zerbitzua  zerbitzu bat baino gehiago da, ikasleen elikadura zaintzeko, ohitura osasungarriak hedatzeko eta autonomia lantzeko espazioa da.

Ikastolan ikasle guztiek arreta zuzena jasotzen dute beraien begiraleen aldetik. Beraientzako erreferenteak diren pertsonek giro atsegin eta hurbilean , elikadura osasuntsua, mahai-tresnen erabilera eta garbitasun ohiturak erakuzten dizkiete besteak beste.

Bazkariaren prestakuntzan erabiltzen diren lehengaiek arreta berezia jartzeaz gain, ikastolako sukaldariak bertan sukaldatzen ditu eguneko bazkariak Gure menuak, NAOS y PERSEO estrategian oinarriturik daude, betiere, kontsumo arduratsu eta jasangarri batean oinarrituta.

Honetaz gain, intolerantziak eta alergien tratamendua ere kontu handiz zaintzen dugu ikastolan. Kasu bakoitzari egokitutako menuak egiten ditugu, intolerantzien eta alergikoen kudeaketarako protokolo bat dugu gure txikien segurtasuna bermatzeko.