Gure lana zuzentasunez eta erantzunkizunez betetzen dugun pertsonak gara. Gure zereginetan inplikazioa, gardentasuna eta gizarte konpromisoa ardatzak dira.
HURBILTASUNA
Tratu errazekoak gara eta gure ikasleak eta familiak konfidantzazko giro batean sentiarazten ditugu. Behar duten maittasuna, enpatia eta gizatasuna eskaintzen diegu.
LAGUNTASUNA
Lagun hurkoa zaintzen dugu, ulermenez eta errespetuz tratatzen ditugu gure eskua behar dutenei luzatuz eta hezkuntza komunitate osoan lotura, konplizitatea eta elkartasuna sustatzen ditugu.
BERRITZAILEA
Ikaskuntza jarraia eta esanguratsuaren bitartez jakin-mina sustatzen dugu proiektu bereizgarri bat eginez.
BIZIPOZA
Ikastolako proiektu guztietan ilusioz inplikatzera konprometitzen gara hezkuntza komunitate zoriontsu eta alai bat osotuz.
EBI – IPARRAGIRRE
Taldea
Bizitasun profesionala
Entzutea eta enpatia
Etika Soziala
Miaketa eta ebaluazioa
Bikaintasuna
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.