3 urte
3 urteko geletan, 2 urteko metodologia eta enfoke ardatzetatik oinarritzen gara gure metodologia propioa eraikitzeko, hau da, haur bakoitzaren interes eta motibazio pertsonaletatik abiatzen gara, bakoitzaren ikusminak eta erritmoak errespetatuz.
Etapa berri honetan, hauek dira metodologiako zutaberik nagusienak:
-Proiektuak ekosistemetan: ikaskuntza aktiboa, haurra protagonista.
–Psikomotrizitatea: gorputza, emozioa eta harremanak uztartzen.
-Ingelesa: St.George eskolako jatorrizko irakasleekin ingelesa ikasten.
-Musika: Abestiak, erritmoak, instrumentuen manipulazioa, dantza eta emozioak.
Metodologiaren ardatzak

Zer dira ekosistemak?
Ekosistemak, elementu fisiko-sentsorialez antolaturiko guneak dira. Esperientzia errealetan oinarrituta daude eta haurra bera da ikaskuntzaren protagonista eta eraikitzailea.
Ekosistemen helburu nagusienetariko bat, ikasleak etxean bezala sentitzea da, horregaitik ikasleek behar duten segurtasuna aurkituko dute gure geletan, oinarri emozional seguru bat eraikiz.
3 urteko geletan, guztira lau ekosistema desberdin daude:
Arte eta esperimentazioa: material desberdinak manipulatu, sormena, teknika artistiko desbedinak erabili….
Hizkuntza: Abestiak, ipuinak, olerkiak, antzerkia, motrizitate fina….
Matematika: Puzzleak, eraikuntzak, kontzeptu matematikoak…
Jolas sinbolikoa: Etxea,sukaldea, mozorroak…
Ekosistema bakoitzean, material erakargarri ugari eskaintzen dizkiegu, ikasleei erronka berriak aurkeztuz, sormena, autonomia eta pentsamendu kritikoa garatzeko.

Haur Hezkuntzako etapan nagusitzen den globaltasunarekin bat etorriz, Iparragirre Ikastolan psikomotrizitatea ezinbestekotzat jotzen den praktika bat da. Aucouturierren esanetan oinarriturik, afektibitatean, motrizitatean eta kognizioan arreta jartzen dugu, baita umearen ekintzaren zentzuan ere.
Halaber, ume bakoitzak bere historia pertsonala daukala kontuan hartu eta haurrei haien heldutasun-ibilbidean akonpainatzen ditugu; hots, mugimendutik pentsamendura igaroz. Guzti honen oinarrian, hain premiazkoa den jolas espontaneoa dago; aurreiritzirik gabekoa eta plazerara bideratuta dagoena.

Etapa honetan ere musika saioak ikaskuntzaren parte bihurtzen dira.
Astean ordu eta erdi eskaintzen diogu musikaren munduari. Abestiak, erritmoak, intrumentuen manipulazioa, dantzak eta emozioak adierazten dituzte,
sormena modu natural batean garatuz.
Musikak haurren motrizitatea, gaitasun erritmikoak eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen du baita euren sentimenduak adierazten ere.

Atzerriko hizkuntzak ere gero eta indar handiagoa du gure gizartean. Horregatik, ikasleek astean bi goiz ingelesa ematen dute St George eskolako jatorrizko irakasleekin.
Ingelesa korro momentuetan eta ekosistemen barruan era ludikoan ematen da, jolasak, abestiak, ipuinak eta eguneroko errutinak erabiliz, haurrek hizkuntza modu erraz eta atseginean barneratu dezaten eta modu honetan, euren eguneroko gelako lanaren beste ohiko ekintza bat bihurtzen dutelarik.
Egun bat 3 urteko geletan
3 urteko geletan, eguna 4 momentutan antolatzen dugu. Lehenengoa, egunaren irekiera goizeko korruarekin hasten dugu. Ondoren, ekosistemak edo psikomotrizitate saioa egiten da. Gero, jantokia eta siesta momentua izango litzateke. Azkenik, arratsaldean, proiektua aurrera eramaten da eta astean
behin musika saioa egoten da.
Goizeko korroa:
Ikasleek familiari atean agur esan eta gure eguna, goizeko korruarekin hasten da. Eguneko arduradunak (makinistak), argazki eta irudi desberdinen bidez eguneko planifikazioa egiten du, hala nola, zerrenda pasatu, eguraldia, hamaiketakoa, jantokiko menua eta egutegia. Goizeko korroa, umeak nola
etorri diren edo zerbait kontatu nahi duten azaleratzeko momentua da. Gainera, hizkuntza gaitasunak garatzen laguntzeko aukera ezin hobea da.
Honen ostean, hamaiketakoa hartzeko unea da. Asteko egunaren arabera, hamaiketako desberdinak eskaintzen ditugu: ogia, fruta, esnekiak… Honi esker, gure ikasleek hamaiketako-ohitura osasuntsuak hartzen dituztela ziurtatzen ditugu.
Ostean, patiora joateko unea heltzen da. Egunero ordu erdi egoten gara lagunekin jolasten eta disfrutatzen.
Ekosistemak:
Egunaren arabera, talde bakoitzak egokitzen zaion ekosistemara joaten da: jolas-sinbolikora, arte-esperimentaziora, hizkuntzara edo matematikara.
Ekosistema bakoitzean, material erakargarri ugari eskaintzen dituzten proposamen irekiak aurkezten dizkiegu, ikasleen autonomia sustatzeko helburua dutenak, hausnartzeko, erabakiak beren kabuz hartzeko, argudiatzeko eta pentsamendu kritikoa eraikitzeko gai izan daitezen. Honez gain, ekosistemen barruan,hiruhilabete horretan lantzen ari garen proiektuko edukiak sartzen ditugu.
Arratsaldeko korrua eta proiektua
Arratsaldea korro bat eginez hasten dugu, zer bazkaldu duten eta nola sentitzen diren partekatzen eta asteko ipuina irakurtzen.
Ondoren, hiruhilabetean zehar lantzen ari garen dinamika desberdinak egiten ditugu horma irudia, proiektuko hiztegia, eskulanak…
Egunaren itxiera, arratsaldeko korruarekin bukatzen da eta irakaslearen laguntzarekin sarrerara arte joaten dira.