4-5 urte

Haur Hezkuntzako 2. zikloan, ikastolan diseinatutako proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzen dugu. Ikasleek mundu errealarekiko dituzten interesa eta motibazioak kontuan hartzen dituen ikaskuntza prozesua da non ikasleak ikaskuntzaren protagonistak diren. 

Proiektuetan familien parte hartzea sustatzen dugu, ikastolan lantzen denaren jarraipena ezagutu dezaten eta haien seme-alaben ikas-irakaskuntza prozesuan parte aktiboa izan dezaten. 

Hauek dira  4-5 urteko geletan aurrera eramaten ditugun metodologia eta enfoke ardatz nagusienak:

  • Txokoak:  ikaskuntza aktiboa, haurra protagonista.
  • Psikomotrizitatea: gorputza, emozioa eta harremanak uztartzen.
  • Ingelesa: St George eskolako jatorrizko irakasleekin ingelesa ikasten.
  • Musika: Abestiak, erritmoak, instrumentuen manipulazioa, dantza eta emozioak.

Metodologiaren ardatzak

Zer dira txokoak?

Txokoak, espazio desberdinak dira haurren ezaugarriak eta interesak kontuan hartzen dituztenak.

Txokoen helburu nagusia, haur bakoitzaren garapena erraztea eta sustatzea da, hau da, ikaslearen garapen- arlo edo teknika zehatzak lantzea.

Txokoetan lan egiteko era anitza da. Horrek aukera ematen du txokoak aldakorrak izateko, hala nola, lan zuzendua edo librea, taldeka edo bakarka, autonomia handiagoa edo txikiagoa…

Lan eredu horiek aukera paregabeak eskaintzen dituzte ikasleek interakzioak eta lankidetza garatzeko baita bakoitzaren autonomia eta ekimen gaitasunak lantzeko ere.

Hauek dira 4 eta 5 urteko geletan aurrera eramaten diren txokoak:

Irakur-idazketa txokoa: Idazketa-irakurketa prozesura hurbiltzeko jarduerak dira: testu idatziak sortzea, jolasak, ipuinak, aldizkarien edo gunkarienganako interesa sorraraztea etab. Honekin batera, proiektuko arlo guztiak jorratzen dira talde txikietan, bakoitzaren indibidualizazioa sustatuz.

Matematika txokoa: Singapur metodologia erabiltzen dugu, eguneroko erronkei aurre egiteko konpetentziak garatzen laguntzen dien metodo manipulatibo bat izanik.

• Jolas txokoa: Irudimena, rol-jolasak eta elkarbizitzarako oinarriak lantzen dira. Jolasaren bidez haurrak errealitatea antzezten du, ingurunea ulertzen du eta harreman sozialak garatzen ditu.

Arte txokoa: Teknika artistiko ezberdinen bidez, sormena, motrizitate fina, eta ikus-entzunezko gaitasunak garatzen dira.

Hizkuntza funtsezko osagaia da ikasleen garapenerako, bai indibidualki, bai sozialki.

Ikastolan sarrera goiztiarra ematen diogu irakurketa- eta idazketa-prozesuari, baina lehendabizi motrizitatea eta lateraltasuna landu behar dira. Gaitasun horiek gorputzaren eta eskuen mugimenduetatik abiatuta garatzen dira.

Haurrak mugimendua behar du; mugimenduak adimena garatzen laguntzen du. Horregatik, garrantzitsua da haurrek korrika egitea, salto egitea, igotzea, biratzea, pintzak erabiltzea, kremailerak igo eta jaistea, botoiak lotu eta askatzea… Hauek dira ondoren ikastolan egingo den irakurketa-idazketa prozesuaren oinarriak.

Hainbat jarduera psikomotor egiten ditugu, haur bakoitzaren erritmoa eta motibazioa errespetatuz, eta irakurketarako eta idazketarako sarbide mailakatua eta progresiboa egiten dugu.

Haur Hezkuntzako etapan nagusitzen den globaltasunarekin bat etorriz, Iparragirre Ikastolan psikomotrizitatea ezinbestekotzat jotzen den praktika bat da. Aucouturierren esanetan oinarriturik, afektibitatean, motrizitatean eta kognizioan arreta jartzen dugu, baita umearen ekintzaren zentzuan ere. 


Halaber, ume bakoitzak bere historia pertsonala daukala kontuan hartu eta haurrei haien heldutasun-ibilbidean akonpainatzen ditugu; hots, mugimendutik pentsamendura igaroz. Guzti honen oinarrian, hain premiazkoa den jolas espontaneoa dago; aurreiritzirik gabekoa eta plazerara bideratuta dagoena.

Etapa honetan ere musika saioak ikaskuntzaren parte bihurtzen dira. 


Astean ordu eta erdi eskaintzen diogu
musikaren munduari. Abestiak, erritmoak, intrumentuen manipulazioa, dantzak eta emozioak adierazten dituzte,
sormena modu natural batean garatuz.


Musikak haurren motrizitatea, gaitasun
 erritmikoak eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen du baita euren sentimenduak adierazten ere.


Gehiago irakurri
 

Atzerriko hizkuntzak ere gero eta indar handiagoa du gure gizartean. Horregatik, ikasleek astean bi goiz ingelesa ematen dute St George eskolako jatorrizko irakasleekin.


Ingelesa korro momentuetan eta ekosistemen barruan era ludikoan
ematen da, jolasak, abestiak, ipuinak eta eguneroko errutinak erabiliz, haurrek hizkuntza modu erraz eta atseginean barneratu dezaten eta modu honetan, euren eguneroko gelako lanaren beste ohiko ekintza bat bihurtzen dutelarik.



Gehiago irakurri

 
 

Egun bat 4-5 urteko geletan

 

4-5 urteko geletan, eguna momentu desberdinetan antolatzen da: Goizeko korruarekin, egunari irekiera ematen diogu. Ostean, patio, hamaiketako eta txoko desberdinak egiten ditugu. Goizeko saioa, jantokira joaten bukatzen da. 
Arratsaldean, proiektuko dinamika desberdinak egiten ditugu eta, egunaren arabera, musika edo psikomotrizitate saioak izaten ditugu.

Goizeko errutina: 
Gure eguna, goizeko korruarekin hasten da. Eguneko arduradunak (makinistak / arduradunak), argazki eta irudi desberdinen bidez eguneko planifikazioa egiten du, hala nola, zerrenda pasatu, bere izena idatzi, eguraldia, hamaiketakoa, jantokiko menua eta egutegia. 
Goizeko korroa umeak nola dauden edo zerbait kontatu nahi duten amankomunean jartzeko momentua da.  Gainera,hizkuntza gaitasunak garatzen laguntzeko aukera ezin hobea da.

Asteko egunaren arabera, hamaiketako desberdinak hartzen ditugu: ogia, fruta, esnekiak… Honi esker, gure ikasleek hamaiketako-ohitura osasuntsuak hartzen dituztela ziurtatzen ditugu.

Goizean ere patiora joaten gara. Egunero ordu erdi egoten gara lagunekin jolasten eta disfrutatzen.

Txokoak:
Ikasleei egunero lau txoko desberdin aurkezten dizkiegu gelan: Lan txokoa, jolas-sinboliko txokoa, matematika txokoa eta irakurketa eta idazketa txokoa. Ikasleak errotazioaren bitartez txoko guztietatik igarotzen dira. 
Txokoak prestatzerako orduan, haurren ezaugarri eta interesetatik abiatzen gara, izan ere, gure helburu nagusia, haur bakoitzaren garapena erraztea eta sustatzea da.

Arratsaldeko korrua eta proiektua
Arratsaldeko saioa, korro bat eginez hasten dugu, zer bazkaldu duten eta nola sentitzen diren partekatzen eta asteko ipuina irakurtzen. 

Ondoren, hiruhilabetean zehar lantzen ari garen proiektuaren dinamika desberdinak egiten ditugu: hormairudia, proiektuko hiztegia,taldeko edo banakako eskulanak etab.

Egunari amaiera ematen diogu etxera joateko arropa eta motxila prestatzen.