SNOEZELEN

ZER DA SNOEZELEN?

Zentzumenen estimulazioaren bitartez ongizate egoera eta erlaxazioa lortzea da ikuspegi honen helburua, horretarako, berariazko ingurune bat diseinatuz. Ikuspegi honekin zentzumen guztiak lantzen ditugu, ikasleen esnatze-sensoriala piztuz, esperimentazioaren bitartez. Ikasleak haien
ikasketen protagonista bihurtzen dira, hezitzailea bitartekari eta bidelaguna izanez.

ZEINTZUK DIRA SNOEZELEN GELAREN ERABILPENAK?

Hiru erabilpen bereizten dira: terapeutikoa, hezkuntza-pedagogikoa eta erabilpen askea.

Gure kasuan, Haur Hezkuntzako ikastola izanik, gure erabilera hezkuntza-pedagogikoa eta terapeutikoa izango dira, izan ere, laguntza gelako ikasleek ere erabiliko dute.

Hezkuntza eremu honetan, helburu espezifikoak zehaztuko dira saio bakoitzerako, beti ere egokituta gelan lantzen den proiektuari. Lantzen ditugun
proiektuak eragin zuzena dute gure ikasleengan, kasu honetan urtaroak. Modu honetan, gure ikasleek ingurunea ezagutuko dute Snoezelen gelaren
barruan, esperimentazioaren bitartez, urtaro bakoitzean ematen diren aldaketak biziz eta errealitatera hurbilduz modu ulerkor batean.

Sortutako ingurune honetan, gure ikasleek sortu, bizi, esperimentatu, imajinatu… ahal izango dute modu aske batean, haien ikasketak gidatuz.