Eta jarraian… 3-4-5 martxan!!

Haur Hezkuntzako 2.zikloan, IKASTOLAN  diseinatutako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza garatzen da. Umeek mundu errealarekiko dituzten interesei buruz gehiago jakitea ahalbidetzen duen ikaskuntza prozesua da, non ikasleak haien ikaskuntzaren protagonista hutsak diren.

Proiektuetan familien partehartzea sustatzen dugu, Ikastolan lantzen dugunaren jarraipena egon dadin, eta haien seme-alaben ikas-irakaskuntza prozesuaren parte aktiboa senti dezaten.

Hizkuntza ikasleen garapenerako funtsezko osagaia da bere bi alderdietan, indibidualean eta alde sozialean.

Irakurketa/idazketa prozesuari sarrera goiztiarra egiten diogu ikastolan,  lehenengo komenigarria da motrizitatea (bai lodia bai fina) eta lateralitatea indartzea. Bi gaitasun horiek gorputzaren eta eskuen mugimenduekin lortzen dira.

Haurrak mugimendua behar du; izan ere, mugimenduak adimena garatzen laguntzen du. Hortaz, garrantzitsua da haurrak korrika eta salto egitea, igotzea,  biraka ibiltzea, pintzak erabiltzea, kremalerak igo eta jeistea, botoiak lotu eta soltatzea… Geroago Ikastolan garatuko duten irakur-idazketa prozesurako oinarriak dira.

Azaldutako jarduera psikomotor desberdinak egiteaz gain, ume bakoitzaren erritmoa eta motibazioa errespetatuz, maila desberdinetan irakur-idazketako sarrera graduala egiten dugu.

Pentsamendu errazionala sortzeko funtzeskoa da matematika. Izan ere, arrazoibideak garatzeko oinarrizko ezagutza da. Horregaitik, Iparragirre ikastolan, besteak beste, matematika eta teknologia gure egunerokotasuneko oinarriak dira

Matematika Singapur metodologiak gure txikiei egunerokotasunean sortzen zaizkien erronkei aurre egiteko irakasten dien konpetentzien metodoa da. Era manipulatibo batetik abiatuta, metodo honen  bidez umeek norbere iritziak eta pentsamenduak garatu egiten dituzte. Hau da, mugarik gabe pentsatzen ikasten dute.

Errobotikaren bidez, ikasleek irudimena garatzen dute, motrizidadearekin lotutako abileziak, logika, lan kooperatiboa, adimen espaziala eta autokontrola. Aldi berean, etorkizunean beharrezkoak izango dituzten konpetentzia matematikoak garatuko dituzte ere.

Haur Hezkuntzan, mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak adierazteko. Komunikatzeko bide hori ere lantzea ezinbestekoa da. Horretarako musika eta psikomotrizitateko saioak ditugu.

Musikan umearen garapen psikomotorra, kognitiboa eta emozionala garatzen dugu. Gure ikasleen emozioak oinarritzat hartuta , musika orduetan ahotsaren erabilera, instrumentalizazioa, gorputz adierazpena, dantza, sentsazioak, emozioak, barne hizketaldiak eta musikaren oinarriak lantzen ditugu.

Psikkomotrizitatearen bitartez, gure ikasleek haien gorputz mugimenduak modu osasuntsu batean kontrolatzen ikasten dute. Aldi berean, besteenganako komunikazioa eta harremanak hobetetzen dituzte. Haur Hezkuntzako etapan psikomotrizitateak duen onurarik handienetariko bat osasun fisiko eta mentala indartzea da.

Atzerriko hizkuntzak ere gero eta indar handiagoa  du gure gizartean. Horregatik, txikitatik hizkuntzaren jabetzak duen garratzia  ikusirik, ikastolan St George eskolako jatorrizko irakasleekin  ingelesa ikasten dugu. Irakaskuntza hau ere, era ludikoan ematen da.

Hiru urteko geletatik hasita eta bost urteko geletan ikastolan egiten duten ibilbidea amaitu arte, gure ikasleek astero bi goiz ingelesez lan egiteko aukera bikaina dute tarte hauek euren eguneroko gelako lanaren beste ohiko ekintza bat bihurtzen delarik.