Psikomotrizitatea

Psikomotrizitateari garrantzi handia ematen diogu Iparragirre Ikastolan, Bernard Aucouturier-en metodologiaren bidez. Mugimenduaren eta jolas espontaneoaren bidez, haurrek beren gorputza eta emozioak adierazten dituzte, segurtasun afektiboa lantzen dute eta harremanak aberasten dituzte. Psikomotrizitateak eragin garrantzitsua du haurraren garapen intelektualean, fisikoan eta afektiboan.

Hona hemen helburuak:

  1. Haurraren garapena sustatzea: Psikogelan haurrari aske mugitzeko eta espontaneoki jolasteko espazioa eskeintzen diogu. Mugimendu librea eta jolasaren bidez plazerra sentitzea da gure helburua.

  2. Funtzio sinbolikoa garatzea: haurrari sinbolizazio-prozesu ezberdinetatik igarotzen lagunduko diogu. Saio hasierako mugimendu eta jolasetatik irudiak sortzen ditugu, istorioak asmatuz eta egindakoaz mintzatuz. Mugimendutik pentsamendura doazen bideak eraikitzea da gure helburua.

  3. Hezkuntza emozionala sustatzea: giro seguru batean haurrek haien emozioak kanporatzen dituzte, jolas, istorio edo hitzen bidez. Emozioek intentsitate handia dute haurtzaroan eta horiek leku garrantzitsua dute psikogelan. Emozioak izendatzen eta onartzen lagundu ondoren, poliki-poliki haien emozioetatik aldenduta mundua ulertzeko prozesuan laguntzea da gure helburua.