Metodologia 2 urte

Iparragirre Ikastolako bi urteko ikasleen garapena aurrera eramateko metodologia propioa erabiltzen dugu, hau da, hainbat enfoke, metodo… ikertu eta gure ikastolara eta ikasleei egokitzen ditugu 

Konfidantzazko gunea den gure ikastolan, ikasleek behar duten segurtasuna aurkituko dute gure geletan, etxean bezala sentitu ahal izateko, giro atsegin eta seguru baten.

Mugimendu askeari esker ikasle bakoitzak nahi duen espazioan mugitu daiteke, proposamen desberdinak arakatuz (jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa, arte txokoa, psikomotrizitate fina…) eta haien interesak garatuz.

Bestalde, esperimentazioaren bitartez gure ikasleek haien inguru hurbileko elementu eta egoerak ikertu eta ezagutu ahal izango dituzte.

Hau dena aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da bakoitzaren ikusminak eta erritmoak errespetatzea.

Gainera, irailetik aurrera, Snoezelen enfokearekin lan egingo dugu 2 urteko ikasleekin. Gure Snoezelen gelaren helburu nagusia zentzumenen garapena lortzea da, ongizatea eta lasaitasun ingurua lortuz. Inguru honetan gure ikastolako txikitxuek esperimentatzeko, sortzeko eta irudikatzeko aukera izango dute material eta elementu desberdinekin, nerbio-sistemaren garapena sustatuz eta ikaskuntzaren hobekuntza lortuz. Zentzumenekin lan egiteak ikaskuntza adirerazgarria pizten du. Azken urte honetan, gure irakaslegoa ikuspegi honetan eratu da, inguru honen barruan umeen beharrizanei erantzun apropos bat eman ahal izateko.