Metodologia 2 urte

Iparragirre Ikastolako bi urteko ikasleen garapena aurrera eramateko metodologia propioa erabiltzen dugu, hau da, hainbat enfoke, metodo… ikertu eta gure ikastolara eta ikasleei egokitzen ditugu 

Konfidantzazko gunea den gure ikastolan, ikasleek behar duten segurtasuna aurkituko dute gure geletan, etxean bezala sentitu ahal izateko, giro atsegin eta seguru baten.

Mugimendu askeari esker ikasle bakoitzak nahi duen espazioan mugitu daiteke, proposamen desberdinak arakatuz (jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa, arte txokoa, psikomotrizitate fina…) eta haien interesak garatuz.

Bestalde, esperimentazioaren bitartez gure ikasleek haien inguru hurbileko elementu eta egoerak ikertu eta ezagutu ahal izango dituzte.

Hau dena aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da bakoitzaren ikusminak eta erritmoak errespetatzea.

SNOEZELEN

ZER DA SNOEZELEN?

Zentzumenen estimulazioaren bitartez ongizate egoera eta erlaxazioa lortzea da ikuspegi honen helburua, horretarako, berariazko ingurune bat diseinatuz. Ikuspegi honekin zentzumen guztiak lantzen ditugu, ikasleen esnatze-sensoriala piztuz, esperimentazioaren bitartez. Ikasleak haien
ikasketen protagonista bihurtzen dira, hezitzailea bitartekari eta bidelaguna izanez.

ZEINTZUK DIRA SNOEZELEN GELAREN ERABILPENAK?

Hiru erabilpen bereizten dira: terapeutikoa, hezkuntza-pedagogikoa eta erabilpen askea.

Gure kasuan, Haur Hezkuntzako ikastola izanik, gure erabilera hezkuntza-pedagogikoa eta terapeutikoa izango dira, izan ere, laguntza gelako ikasleek ere erabiliko dute.

Hezkuntza eremu honetan, helburu espezifikoak zehaztuko dira saio bakoitzerako, beti ere egokituta gelan lantzen den proiektuari. Lantzen ditugun
proiektuak eragin zuzena dute gure ikasleengan, kasu honetan urtaroak. Modu honetan, gure ikasleek ingurunea ezagutuko dute Snoezelen gelaren
barruan, esperimentazioaren bitartez, urtaro bakoitzean ematen diren aldaketak biziz eta errealitatera hurbilduz modu ulerkor batean.

Sortutako ingurune honetan, gure ikasleek sortu, bizi, esperimentatu,
imajinatu… ahal izango dute modu aske batean, haien ikasketak gidatuz.

ZELAN EGITEN DUGU LAN SNOEZELEN GELAN?

Saio bakoitza ikasle gitxi batzuekin egiten da, bostekin zehazki. Honi esker ikasleen banan-banakako trebakuntza landu dezakegu, izan ere, bosnaka lan eginez haien jarrerak, jokaerak, preferentzia sensorialak… hobetu behatu ahal ditugu. Talde txikian lan egiterakoan ikasleak askeago sentitzen dira haien ideiak eta pentsamenduak adierazteko, konfidantzazko giroa sortuz kideekin eta hezitzailearekin.

Urtaro bakoitzeko saio kopuru batzuk egiten ditugu, helburu desberdinak landuz bakoitzean.

Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena du, eta bakoitza hiru ekintzetan bereizten da. Ekintza bakoitzak helburu batera eramango gaitu, orokorra
izanda ongizate eta erlaxazio egoera lortzea. Hau dela eta lehenengo ekintza estimulatzaileena izango da, azkenaren erritmoa geldoagoa izanik beti.

Hiru ekintza hauei bi erritual garrantzitsu gehitzen zaie. Lehenengoa “sarrerako errituala” deitzen dioguna da eta honi esker gure ikasleek saioa hasi egingo dela ulertzen dute. Bigarrena “amaierako errituala” da, eta honek amaiera ematen dio saioari. Gure ikasleentzat ezinbestekoa da errutina
batzuk zehaztea, horrela hobeto ulertzen dute zer gertatuko den. Gainera, erritual hauei esker, sortuko den atmosfera eta gertatuko dena ulertzen hasten dira.

ZEINTZUK DIRA SNOEZELEN-EN ONURAK?
Aurkikuntza eta esperimentazioaren bitartez ikasleek ikaskuntza adierazgarria lortzea da gure helburu nagusia, beti ere haien abileziak sustatuz.

Asko dira lortzen ditugun onurak, batzuk izanda:

– Nerbio-sistemaren heltzea sustatu.
– Ikasketa esanguratsuak lortu.
– Ingurua ulertu.
– Hezkuntza-premia bereziei erantzutea.
– Pentsamendu abstraktua hedatu, irudimena sustatu.
– Esplorazioa sustatu.
– Ongizate eta erlaxazio egoera lortu.
– Haien gorputzen aukerak ezagutu.
– Autoregulazioa
– Arreta eta kontzentrazioa gehitu.
– Autopertzepzioa hobetu.