Zuekin partekatu nahi dugun berri on bat daukagu:

Iparragirre Ikastola ISO 21001 arauan, “Hezkuntza erakundeetan kudeatzeko kalitate sistema”-n ziurtatu berri da.

Euskal Autonomia Erkidegoan lortzen dugun lehen zentroa gara, eta gaur AENORen eskutik jaso dugu ziurtagiria.

Badakizu zer esan nahi duen honek?

Ziurtagiri hau askoz zorrotzagoa da hezkuntza  eskakizunei dagokienez, eta ematen dugun hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko konpromisoa aitortzen digu.

ISO 21001 araua ezartzea eta kudeatzea funtsezkoa da hezkuntza-sektorean aldaketa-eragile izateko. Baita ere familien nahiak eta premiei erantzuteko, euren seme-alaben hezkuntzan lehen urratsak emateko aukeratzen duten ikastola bait gara.

Aniztasunarekiko arreta, metodologia berritzaileen bidez ikaste-irakaste prozesuak hobetzea, gizarte konpromisoa eta balioetan oinarritutako hezkuntza dira gure proiektuaren ardatz nagusiak.