Ikastolan egunero lantzen dugu bizitzeko modu osasuntsuaren garrantzia. Gure ikasleek badakite oinarrizkoa dela elikadura osasuntsua.
Honen barruan, elkarbanatzearen garrantzia lantzen ari gara. Ezin dugu ahaztu gure hurkoaren egoera, Giza eskubideen aldarrikapenaren 25.atalean
ezarrita dagoenez:
“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak(…)”
Eskubide hau betetzea gure eskuetan ere dago eta horregatik hurrengo ekintzan parte hartzea proposatzen dizuegu:
Caritasek Sabino Aranan kudeatzen duen GERTU zerbitzurako elikagaiak biltzea. (Honekin batera doakizue zerbitzu hau zertan datzan azaltzen duen dokumentua). Arduradunak esan digunez, elikagai hauek behar dituzte:
– Indaba gorri/zuriak (botekoak ez)
– Olioa
– Makarroiak
Elikagai hauek gelan batuko dira maiatzaren 23tik 26ra.