Eskola Agenda 2030 batzordetik, ikastolan, MUSUKOEN EDUKIONTZI berri bat dagoela jakinarazten dizuegu.
Edukiontzi hau ikastolako sarreran egongo da, pilen eta tapoien edukiontzien ondoan.
Edukiontzi honetan, mota hauetako musukoak botako dira: FFp2, kirurgikoak eta erabilera pertsonalerako musuko higienikoak.
Proiektu berri honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, etxean dituzuen musukoak ikastolara ekarriz.