Aniztasunaren trataera

Gure Ikastolan ikasle guztientzako lekua dugu, desberdintasunean dago aberastasuna

LG:

Aniztasunaren trataera aurrera eramateko eta kalitatezko hezkuntza proposamen bat eskeintzeko, Iparragirre ikastolan Laguntza Gela eskuragarri dugu. Laguntza Gelan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta haien beharrizanen arabera, ikaskuntza indibidualizatua bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gure ikasleen hezkuntza premiak ahalik eta azkarren antzeman behar dira, ikasle horiei behar duten arreta eskaintzeko.
Horretarako, tutoreez gain, orientabide irakasle talde bat daukagu. Talde honetan, irakasle espezialista (PT), hezkuntza premia berezietako teknikaria (EAE), eta errefortzua eskeintzen duten irakasleak gaude

Zer da lortu nahi duguna?

 

ELKARLANA

Haurraren tutorearekin eta familiarekin batera lan egiten dugu umearen ongizaterako. Horretarako, denon artean koordinazioak egiten ditugu. Eguneroko lan honetan kanpoko zerbitzuekaz koordinaturik lanean aritzen gara, Berritzegune, psikologoak, logopedak, Osakidetza… edo/eta gure ikasleen jarraipenean partehartze aktiboa duen beste edozeinekin.

INDIBIDUALTASUNA

Laguntza Gelaren helburua haurrei hezkuntza indibidualizatu bat ematea da, haur bakoitzaren beharrizanak zeintzuk diren kontutan hartuta.

BIDEA ERAIKIZ

Ikastolan dauden umeen artean edonork bere garapeneko edozein arlotan zein akademikoki lantzen dituzten kontzeptuetan laguntza gehigarria behar badu eskeini eta ematen diogu.
Umearen beharrizanei erantzuteko material gehigarriak eta ekintza diseinatzen ditugu bai gelan zein banan banako saioetan erabiltzeko.

INKLUSIOA

Ikasle bakoitza bakarra denez, Laguntza Gelaren bidez, haurraren gaitasunak eta ahultasunak kontutan hartzen ditugu.

Lagunarteko pertsonak eta elkarlanean ibiltzeko gai izan daitezen lan egiten dugu. Hau da, euren harreman pertsonalak sustatzen ditugu berdinen arteko hurbilketari garrantzia emonez. Honen bitartez, euren arteko komunikazioa, haien autonomiaren garapena eta integrazioa ahal bideratzen dugu.